Arquigest, SA, Sociedad Gestora de Instituciones de Inversión Colectiva. Sozietate anonimo moduan sortu zen Espainian, 1985eko abenduaren 9an, Goi Mailako Arkitektoen Gizarte Aurreikuspeneko Anaitasun Nazionalaren eta Arkitektoen Kutxa Kreditu Kooperatiba Elkartearen akordiari esker. Pasaje de Carsi 12, Bartzelona da sozietataren helbidea.
Inbertsio kolektiboko erakundeak administratzea eta ordezkatzea da Sozietatearen helburu sozial bakarra.
Inbertsio kolektiboko honako erakunde hauek administratzen eta ordezkatzen ditu Sozietateak:
- ARQUIUNO, FONDO DE INVERSIÓN. 1987ko urriaren 6an sortu zen, Bartzelonan Pasaje de Carsi 12, 08025 Bartzelona da sozietatearen helbidea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) Inbertsio Funtsen Erregistroan inskribatuta dago Funtsa 1988ko urtarrilaren 13tik, 88 zenbakiarekin.
- FAV-ARQUITECTOS, FONDO DE INVERSION. 2002ko abenduaren 2an sortu zen, Bartzelonan. Pasaje de Carsi 12, 08025 Bartzelona da sozietatearen helbidea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) Inbertsio Funtsen Erregistroan inskribatuta dago Funtsa 2003ko urtarrilaren 17tik dago inskribatuta, 2.665 zenbakiarekin.
35/2003 Legearen 1. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz, jendearen funtsak, ondasunak edo eskubideak eskuratzea da inbertsio kolektiboko erakundeen helburu soziala, kudeatzeko eta ondasunetan, eskubideetan, baloreetan edo bestelako finantza-tresnetan inbertitzeko, inbertsiogilearen errendimendua emaitza kolektiboen arabera zehaztuta, betiere.
Sozietatearen %49,97 Arkitektoen Kutxa Kreditu Kooperatiba Elkartearena da. Horregatik, Arkitektoen Kutxa Taldearena da Sozietatea, Eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) IKEak Kudeatzeko Elkarteen erregistroan inskribatuta dago, 1986ko ekainaren 17tik, 36 zenbakiarekin.



